XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) barneko fenomenoen ikerketan, eta baina urruntasuna hartze ezaugarri hori bera azaltzen dutenen ikerketan: nahiz taldearen sekzio batean bakarrik, eta ez talde osoan, eragina dutelako; nahiz osotasun izaera eskaini arren, beren erroak bizitza inkontzientearen sakoneneraino hondoratzen dituztelako.

Horrela, kasu batean, prostituzioa edo gazte-gaizkiletza, eta bestean, elikadura- edo higiene-aldakuntzekiko jarkikortasuna.

Baldin eta antropologiaren kokagunea gizarte-zientzien artean horrela zuhurkiago aitorturik balego, eta haren funtzio praktikoa gaur gertatzen den baino era osokiagoan garbaltzera helduko balitz, bistan da funtsezko arazo zenbait soluziobidean aurkituko liratekeela:

1. Ikuspuntu praktiko batetik begiraturik, gaur egun oso eskasean baino betetzen ez den gizarte-funtzio bat segurtaturik kausituko litzateke:

horri dagokionez aski da pentsatzea, puertorricotarren inmigrazioak New Yorken edota ipar-afrikarrenak Parisen planteaturiko arazoez, haiekiko ez baita burutzen inolako osoko politikarik eta sarritan eskas kalifikaturiko administrazioek elkarri igortzen baitizkiete alferrik batetik bestera arazoak.

2. Lanbide antropologikoari irtenbideak irekiko litzaizkioke.

Guk ez diogu heldu oraino arazo horri, zeinaren irtenbidea begibistan susmatzen baita aurrez emandako garapen guztietan.

Horri erantzun egoki bat emateko, ez da aski ebidentzia hauek gogoraraztea:

berearen aldean gizarte oso desberdin batekin harremanean bizitzera deituriko pertsona orok administraria, militarra, misiolaria, diplomatikoa e.a. prestakuntza antropologiko baten jabe izan behar duela, beti orokorra ez bada ere, espezializatua bederen.

Kontuan hartu beharra dago halaber, gizarte modernoen funtsezko funtzio seinalatu batzuk, eta munduko populazioaren higikortasun gero eta handiago horri lotzen zaizkionak, gaur egun ez direla betetzen, edo gaizki betetzen direla;

hortatik arazoak sortzen direla, batzuetan izamolde zorrotza hartzen dutenak eta ulergaiztasunak eta aurreiritziak sorrarazten dituztenak;

antropologia dela gaur egun gizarteko urruntasun-hartze horri buruzko disziplina bakarra;

praktikariak prestatzeko bidea ematen dioten egundoko trebagai teorikoa daukala bere esku;

eta batik bat antropologia erabilgarri kausitzen dela, zeharo prest dagoela, hortik zehar gizakien alderako inposatzen diren betebeharretan esku hartzeko.

3. Azkenik, eta estudio honena den maila mugatuagoan, ikusten da, (...)